XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gainetik joaten nintzela erratza batean Biana eta Logroñoko akelarreetara edota Oca-ko mendietara.

Zer egingo diogu...

Jendearen irudimenak ez du mugarik.

Hau guztia kondatzen zion bitartean, hiri barnera sartu ziren.

Kaleak estuak ziren benetan eta ibilgaitzak hainbeste jenderekin, elkar joka ibili beharra urrats batzuk aurreratzeko.

- Beste gauza bat, Joanes esan zion Felipek.

- Hitz egiteaz aparte, ez al duzue, otordua baino lehen, baso erdiren bat hartzen herri honetan, edo zer?

Bazirudien ezentzunarena egin ziola Brujoak, baina...

- Bai gizona erantzun zion, mono edale hori ezin baduzu gehiago jasan, hementxe bertan sartuko gara.

Eta mutur aurrean zuten ostatuan sartu ziren.

Nolabait mostradorera ailegatu eta baso bana lortu zuten.

Felipek, ordurako, galdua zuen hasierako beldurra eta Brujoaren azken egunen berri jakin nahi zuen eta horixe galdetu zion.

- Ez da gauza haundirik erantsi behar esandakoari esan zuen Brujoak azken zurrutada edandakoa.

1610. urtean Logroñoko Auto de Fe famatu hura eratu zuten sorginkeriarekin akabatzeko asmoz.

Hura bai ikustekoa izan zela!

Batzuk han bertan erre zituzten, beste batzuk galeretara bidali eta gainontzekoak, ni barne nintzelarik, libre utzi gintuzten.

Herrira itzuli eta neure bizia goitik behera aldatu nuen.

Otoitzetan eta Jainkoa ohoratzen eman nituen ondarreko egunak..., eta horrela ailagatu zitzaidan azken arnasa emateko tenorea.

Halaxe joan zen mundu honetatik Joanes, Bargotako Brujoa.

Eta hori hola bazan... esatekotan egon zen Felipe, baina oso une egokia ez zela konturatzean, ixilik geratu zen Joanesen oroitzapenak errespetatuz.

Joanesek berak eten zituen bere oroitzapenak segundu batzuk barru Bazkaldu ere, bazkaldu beharko dugu, ba, noizbait, e Felipe? alai bat airera igorriz.

Ez zion Felipek gaizki iritzi egindako proposamenari eta, bai borobil batez erantzun ondoren, tripa zorriak isilaraztera abiatu ziren.